16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 299., 300. 301. eta 302. lurzatietan (Plaza Zaharra 1, 2, 3, eta 4). Behin betiko onespena

Udalak, 2019ko irailaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.–Behin betiko onestea hiri jarduketako plan berezia 3. poligonoko 299., 300., 301. eta 302. lurzatietan.

2.–Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Aditzera ematea onespen honen ondorioz automatikoki aldatzen zaiela kalifikazio juridikoa eremu publikoan –Plaza Zaharra– okupatzekoak diren 3,294na m²-ko 4 laukizuzenei, ondare-ondasuntzat sailkatzen baitira aurrerantzean, (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103.3 a) artikulua).

4.–Erabaki hau sustatzaileei jakinaraztea.

5.–Erabaki hau helaraztea, onetsitako agiriarekin eta emandako txosten teknikoekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, hamar eguneko epean gehienez.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Beran, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1916764