159. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

51/2020 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, abenduaren 23ko 29/2019 Foru Legearen gainekoa. Foru lege horren bidez zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartu ziren.

Aintzat hartuz Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikulua, urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuena,

EBAZTEN DUT:

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, ebazpen honi eranskin gisa gehitu zaiona, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 17an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ARTEKO LANKIDETZA BATZORDEAREN ERABAKIA, ABENDUAREN 23KO 29/2019 FORU LEGEAREN GAINEKOA. FORU LEGE HORREN BIDEZ, ZENBAIT ZERGA ALDATU ETA BESTE TRIBUTU-NEURRI BATZUK HARTU ZIREN

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak erabaki hau hartu du:

1. Negoziazioak hastea honako hauei buruz adierazitako desadostasunak ebazteko: zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 23ko 29/2019 Foru Legearen lehenengo artikuluko seigarren apartatua, bosgarren artikuluko lehen apartatua eta bederatzigarren artikulua.

2. Lantalde bat izendatzea, Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko.

3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, manuan berean aipatzen diren ondorioetarako, eta erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iragarkiaren kodea: F2006274