159. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1477/2020 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita Jennifer Lalinde Catalán andrea, elikadurako teknikari lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 1634E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen elikadurako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Deialdi hori 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Urtarrilaren 25eko 161E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 18koa), onetsi zen deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Azkenik, apirilaren 5eko 1226E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 16koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen zen izangaia izendatzeko proposamena argitaratu zen 2019ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta plaza esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jennifer Lalinde Catalán andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, elikadurako teknikari lanetan aritzeko, eta plantillan 71338 zenbakia duen lanpostua esleitzea, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritza) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea eta ohartaraztea ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, bat etorriz xedatzen denarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onesten dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2006580