157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa eremuko UB-7 oinarrizko unitaterako. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2020ko ekainaren 2an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen behin betiko onestea “Xehetasun-azterketa, Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko plan partzialaren UB-7 oinarrizko unitateari dagokiona”, P. Tubalcons SLk sustatua eta 2019ko azaroaren 12an aurkeztua (6.689 zenbakiko sarrera erregistroa). Helburua du indarra duen planeamenduan aurreikusitako hirigintza antolamendu xehatuko determinazioak osatu, aldatu eta birdoitzea, Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-7 oinarrizko unitatearen esparruan. Aipatu eremua da familia bakarreko etxebizitza libre atxikietarako.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan xedatuarekin bat.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (foru lege hori Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa da), ezta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa ere (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Tafallan, 2020ko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2006591