154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko ekainaren 18an egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen hasierako onespena, 2020ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor bakarraren 1/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientearena, aparteko kredituari eta kreditu-gehigarriari dagokioena. Helburua da erostea aire girotuko ekipamendua, kableetarako rack armairua eta ura eta beste kontsumigarri batzuk; udal mankomunatuen ekarpen gehigarriaren bidez finantzatuko da. Batzar Nagusiak onetsi zuen, orobat, 2020ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor bakarraren 2/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarriari dagokiona, instalazio elektrikoa egokitzeko Mankomunitatearen bulegoak berrantolatzean. Udal mankomunatuen ekarpen gehigarriaren bidez finantzatuko da.

Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Mendabian, 2020ko ekainaren 23an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2006672