154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2020ko otsailaren 20an egin osoko bilkura arruntean eta Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea, aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak onesteko. Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2020ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legea garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe behin betiko onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:

Aparteko kredituen, kreditu-gehigarrien eta kreditu transferentzien onespena

Gastuetako partida berri hauek sortzea:

–Partida: “Eskola konpontzeko lanak”. Zenbakia: 3232 6320002. Zenbatekoa: 33.000,00 euro.

–Partida: “Lanak eta hobekuntzak 0-3 haur-eskolan”. Zenbakia: 3231 6320003. Zenbatekoa: 3.327,50 euro.

–Partida: “Zergen kontrolerako plana 2020”. Zenbakia: 9320 22708. Zenbatekoa: 7.200,00 euro.

Finantzabideak:

Kreditu transferentziak:

Gastuetako partida hauek behititzea:

–Partida: “Lanak Urritzola-Galaingo erabilera anitzeko plazan”. Zenbakia: 1532 610001. Oraingo zenbatekoa: 4.500,00 euro. Gutxitzea: 4.500,00 euro. Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 00,00 euro.

–Partida: “Konponketak eta mantentze-lanak 0-3 haur-eskolan”. Zenbakia: 3231 2120001. Oraingo zenbatekoa: 4.000,00 euro. Gutxitzea: 1.331,30 euro. Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 2.668,70 euro.

Kreditu-gehigarriak:

Diru-sarreren partida hau goititzea:

–Partida: “Baso-aprobetxamenduak”. Zenbakia: 5544002. Oraingo zenbatekoa: 40.000,00 euro. Gehikuntza: 11.000,00 euro. Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 51.000,00 euro.

Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hauek sortuz:

–Partida: “Dirulaguntza lanetarako eta hobekuntzetarako, hezkuntzako ikastetxe publikoetan”. Zenbakia: 7503003. Zenbatekoa: 14.300,00 euro.

–Partida: “Dirulaguntza lanetarako eta hobekuntzetarako, 0-3 haur-eskolan”. Zenbakia: 7503004. Zenbatekoa: 1.996,20 euro.

–Partida: “La CAIXAren laguntzak lanetarako eta hobekuntzetarako, hezkuntzako ikastetxe publikoetan”. Zenbakia: 7700002. Zenbatekoa: 3.200,00 euro.

–Partida: “Zergen kontrolerako plana”. Zenbakia: 3999001. Zenbatekoa: 7.200,00 euro.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko ekainaren 19an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2006673