154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Errebokatzea alkateari eta zinegotzi ordezkariei COVID-19aren karira kontratazio-gaietarako eskuordetzan esleitutako eskumenak

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2020ko ekainaren 15ean:

JOB 15-JUN-20 (4/AL).

“JOB 30-MAR-20 (16/AL) Erabakian, Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen alkateari eta zinegotzi ordezkariei kontratazio-gaietarako eta gastu-baimen zein -xedapenetarako eskumen handiagoak esleitzea, administrazioaren azkartasuna eta desburokratizazioa sustatzeko, herritarrei zerbitzu hobea eta eraginkorragoa eskaintze aldera, COVID-19 koronabirusaren krisialdiak eragindako inpaktuari aurre egiteko martxoaren 25eko 2/2020 Dekretu/Foru Legeak onetsitako premiazko neurrien ondorio gisa. Neurri horiek indarreko kontratu publikoetara zeuden bideraturik, alarma-egoera deklaratu izanak horien betearazpen zuzenari eragin ziezaiokeelako.

Ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren bidez luzatu egin zen, ekainaren 21eko 00:00a arte, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretu bidez COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko deklaratu zen alarma egoera. Luzapen horretan ezarri zen COVID-19aren pandemiari aurre egiteko hartu ziren neurri berezien Deseskalatze Planean ezarritako fase guztiak igarotakoan bertan behera geratuko direla, dagokien probintzia, irla edo lurralde-unitateetan, alarma-egoera deklaratzearen ondoriozko neurriak.

Nafarroa Normaltasun Berrira Igarotzeko Planaren azken fasean sartu denez, egokia da alkateari eta zinegotzi ordezkariei 2020ko martxoaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarrean onetsitako eskumen-eskuordetza errebokatzea.

Bat etorrita aurrekoarekin guztiarekin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 127. artikuluan eta kontratazio publikoaren esparruan aplikagarri den araudian ezarritakoarekin, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Errebokatzea alkateari eta zinegotzi ordezkariei kontratazio-gaietarako esleitutako eskumen-eskuordetza, 2020ko martxoaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarraren Erabaki bidez (16/AL) onetsia.

Bigarrena.–Erabaki honek 2020ko ekainaren 22tik aitzina hartuko du indarra, data horretan amaitzen baita ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretu bidez onetsitako alarma-egoeraren luzapena.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialan argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.”

Iruñean, 2020ko ekainaren 15ean.–Lehen alkateordea, Ana Elizalde Urmeneta andrea, Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko Lehendakaria.

Iragarkiaren kodea: L2006796