151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, Udalak hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte arloetan 2020. urtean antolatutako ikastaro eta jardueretara joateko gizarte laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 511427.

–Xedea: banakako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, 2020an hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte jardueretan izena emateko kuotak ordaintzeko, Antsoaingo herritar guztiak baldintza beretan balia daitezen kulturaz eta kirolaz.

Diruz lagunduko dira Antsoaingo Udalak antolatutako edo kultura eta kirol arloetako zerbitzuei atxikitako kultura eta kirol arloetako ikastaro eta jardueren matrikulak eta/edo inskripzio kuotak.

Eskatzaileek Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.

Eskabide bakarra onartuko da familia-unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia-unitate bereko pertsona batentzako baino gehiagorentzako. Familia-unitate bereko pertsona bakoitzari jarduera bakar batean parte hartzeko dirulaguntza emanen zaio.

–Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak: eskabide orokorra.

  • Eskabide orokorra.
  • Aurreko ekitaldiko (2019) errenta aitorpena.
  • Eskatzailearen identifikazio dokumentuaren kopia balioduna.

Laguntza eman aurretik, ofizioz egiaztatuko dira bai erroldatzea bai Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera. Halaber, Udalak eskatu ahalko dizkio eskatzaileari edozein motatako agiri osagarriak, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko irailaren 17tik 30era izanen da. Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, aipatu agiriekin batera.

–Jarduera hauek jaso dezakete dirulaguntza: haurrentzako kirol jarduerak:

  • Haurrentzako kirol eskolak, haur eta gazteentzako igeriketa ikastaroak (ikasturte osokoak soilik), gazteentzako kirol jarduerak eta Antsoaingo kirol kluben jarduerak (17 urte bitarte).
  • Haurrentzako kultura jarduerak: euskal dantzak eta antzerki tailerra.

Jarduerarako ezarritako prezioaren %60 gehienez lagunduko da diruz, eta dirulaguntza ez da 100,00 euro baino gehiagokoa izanen, pertsonako eta urteko.

Antsoainen, 2020ko ekainaren 18an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2006330