151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, 2020-2021 ikasturteko jantokirako bekena, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan janarirako dirulaguntzak emateko.
Mendialdea 1 eta Mendialdea 2 ikastetxeak

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 512110.

1.–Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Berriozarko Udalaren erregistro elektronikoan. Emanen den eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta 2020ko abuztuaren 10ean bukatuko da, bi egun horiek barne direla.

2.–Betebeharrak.

Udal laguntzok eskatzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten familia unitateek:

a) Berriozarko bizilaguna egiazki izatea eta bertan erroldaturik egotea, eskabidea aurkezten den unetik. Berriozarren erroldaturik egon beharko dute laguntza jasoko duen ikasleak eta gutxienez haren gurasoetako edo legezko tutoreetako batek.

b) Adingabeak Berriozarko ikastetxe publikoetan eskolatuak egotea.

c) Dirulaguntza edo laguntza eman aurretik Udalarekiko betebeharrak egunean izatea, horiek edozein motatakoak izanik ere. Onuraduna Udalarekin zorretan badago, laguntza ematen zaiola jakinarazi eta 10 egun balioduneko epea emanen zaio, zor horiek kita ditzan.

d) Familia unitatearen urteko etekinak txikiagoak izatea 5. puntuan (“Prestazio ekonomikoaren estaldura”) ezarritakoak baino.

3.–Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:

–Eskabidea, behar bezala beteta eta eredu normalizatuaren araberakoa.

–Aurreko urteko errenta aitorpenaren kopia (2019ko ekitaldiko errenta, hau da, 2020ko errenta kanpainan aurkezten den aitorpena).

–Familia liburuaren fotokopia.

–Banantzea edo dibortzioa. Honela egiaztatuko dira:

1) Izatezko banantzean, aurkeztuko da banantzeko demanda aurkeztu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua, edo notario agiria edo egoera hori erakusten duten beste agiri batzuk.

2) Banantzea legezkoa bada, edo dibortzioa, aurkeztu beharko dira hura xedatzen duten epai judizialen fotokopiak, jatorrizkoarekin alderatuak.

–Ezkontzaz kanpoko seme-alabaren bat izanez gero eta aitak halakotzat aitortua badu, aurkeztu beharko da zaintza eta jagoletzari buruzko neurrien eta mantenu-pentsioaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanaren ziurtagiria, edo egoera hori frogatzen duten beste agiri batzuk.

–Desgaitasunaren ziurtagiria, baldin familia unitateko kideren batek %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua badu.

Berriozarren, 2020ko ekainaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2006596