2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANAZKO ZONALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUETARAKO MANKOMUNITATEA
2020rako aurrekontua. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira 2020ko Mankomunitateko Aurrekontu Orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2019ko abenduaren 5ean.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak eta beste diru-sarrera batzuk: 4.180,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 399.395,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 5,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 2.500,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 406.080,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen gastuak: 317.600,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 65.840,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 20.100,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.540,00 euro.
Gastuak, guztira: 406.080,00 euro.
Etxarri Aranatzen, 2020ko urtarrilaren 3an.–Lehendakaria, María Sáez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2000201