147. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa 2020ko uztailean zehar

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen 2020ko ekainaren 15ean:

Ikusirik Herritarren Segurtasuneko Alorraren txostenak, eta kontuan hartuta aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 4. artikuluan xedatutakoa, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

Aipatu ordenantzaren 4. artikulua aldatzea eta ezartzea denbora mugatuko aparkatze-aldia indarrean egonen dela 2020ko uztailaren 6tik uztailaren 31ra bitarte.

Iruñean, 2020ko ekainaren 25ean.–Bapespen Alorreko Idazkari Teknikoa.

Iragarkiaren kodea: L2006853