147. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2020ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Metautenen, 2020ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2006479