146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, interesdun direnei Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 4ko 3722/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan.

Iragarki honen bitartez jakinarazten da ezen gora jotzeko zenbait errekurtso jarri direla Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 4ko 3722/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda berariazko batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 11ko 3138/2019 Ebazpenaren bidez ireki zirenak. Honako hauek dira errekurtsogileak, kidegoen eta espezialitateen arabera:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

  • Matematika (gaztelaniaz):
  • Gonzalo Javier Franco Álvarez jauna.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa:

  • Instalazio elektroteknikoak (gaztelania):
  • Gonzalo Javier Franco Álvarez jauna.
  • Osasun eta Laguntza Prozedurak (euskaraz):
  • Ainhoa Echeverria Arburua andrea.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espezialitate horietan interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko ekainaren 26an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2006803