146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

70/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen eta errebokatzen baitira Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da administrazio publikoek urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik komeni da, zenbait aplikaziotara sartzeko, departamentu eta menpeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea, baita Nafarroako Gobernuarena berarena ere, kasuan kasuko aplikazioaren kudeaketaz arduratu behar badira.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Halaber, erabaki zen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak ahalmena izatea Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzeko.

Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere baliogabetu daitezkeela.

Gaur egun, Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala duten pertsonak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 4ko 193/2019 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren.

Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoko burua izendatu dutenez, bidezko da María Carmen Vallés López andrearen eta Victoria de África Segura Martínez andrearen izendapenak errebokatzea, eta, era berean, María Rosario Sala Balda andrea, hots, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoko arduraduna, eta Ana María Loperena Goñi eta María Victoria Adot Baztán andreak, biak unitate horretako langileak, izendatzea Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala izan dezaten.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoko buru María Rosario Sala Balda andrea izendatzea Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala edukitzeko, gobernuari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoetara sarbidea izan dezan.

2. Ana María Loperena Goñi andrea eta María Victoria Adot Baztán andrea izendatzea Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala edukitzeko, gobernuari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoetara sarbidea izan dezaten.

3. Betiere, egindako izendapenak noiznahi erreboka daitezke.

4. Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala emateko egindako izendapen batzuk errebokatzea, hain zuzen, María Carmen Vallés López andrearena eta Victoria de África Segura Martínez andrearena.

Errebokazio horrek hamar egun balioduneko epean hartuko du indarra, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

5. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Herritarren Arretarako Atalera igortzea.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 22an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2006468