142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2020ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2020 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura aztertu ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Añorben, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2006452