140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 873. lurzatian.
Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, ekainaren 12ko 063/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Azucena Muñoz Herrerok sustatua, 1. poligonoko 873. lurzatiaren tipologia aldatzeko. Behin betiko onesten denean “familia bakarreko binakako etxebizitza” izatetik “familia bakarreko etxebizitza bakartua” izatera igaroko da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.

Villatuertan, 2020ko ekainaren 12an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2006047