140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Gerendiaingo 13. poligonoko 13. lurzatiaren xehetasun-azterketan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko ekainaren 16ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Gerendiaingo 13. poligonoko 13. lurzatiaren xehetasun-azterketaren aldaketa, Jesús María Sarasate Equizak eta María Rebeca Sarasate Equizak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

4. Hasierako onespena jakinaraztea Jésus María Sarasate Equiza eta María Rebeca Sarasate Equiza sustatzaileei eta lurzati mugakideei: 9., 14., 15., 16., 146., 152., 154.

5. Txostena eskatzea Iruñerriko Zerbitzuen-Uren Mankomunitateari.

Noain Elortzibarren, 2020ko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2006156