2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua betez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaera egin dezaten legez eskatzen diren baldintzak bete eta Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek.
Legardan, 2020ko ekainaren 4an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L2005609