2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Aldaketa, Bide-trafikoa arautzen duen udal ordenantzan.
Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bide-trafikoa arautzen duen udal ordenantza aldatzea.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Esteribarren, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.
Iragarkiaren kodea: L2005395