140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 80. lurzatian (UC4 unitatea). Hasierako onespena

Doneztebeko Udaleko Alkatetzak, alkate udalburuak 2020ko ekainaren 15ean eman 115/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Doneztebeko 1. poligonoko 80. lurzatian (UC4 unitatea), Sebastian López Aznarez arkitektoak idatzia eta Isabel Ostolaza Elizondok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Donezteben, 2020ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2006315