2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
2020rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak
Cascanteko Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, eta legez behar den gehiengoa zuela, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egon zen 2020ko urtarrilaren 28tik 2020ko martxoaren 10era bitartean, iragarkia argitaraturik 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Verónica Sola Martínezek alegazioa aurkeztu zuen 2020ko urtarrilaren 29an, eskatzeko berrikus zitezela zentro termoludikorako onarturiko tarifak.
Cascanteko Udalak bilerak egin zituen BPXPORT XXI enpresarekin, bera arduratzen baita zentro termoludikoa kudeatzeaz, zentroan 2020an aplikatu beharreko tarifak adosteko xedez.
Horiek horrela, eta Ogasun Batzordeak hala proposaturik, osoko bilkuran honako hau erabaki da:
1.–Behin betiko onestea 2020ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak (I. eranskina).
2.–Testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Koronabirusa dela eta (COVID-19), eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 34.2 eta 107.3 artikuluetan ezarritakoarekin, Cascanteko Udalak edo udal zerbitzuak kudeatzen dituzten erakunde pribatuek prezio publikoen eta tasen zenbatekoa proportzioan itzuliko dute, baldin eta, COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz edo horri aurre egiteko administrazio publikoek hartutako neurrien ondorioz, zerbitzu publikoa, administrazio-jarduera edo jabari publikoa erabiltzeko edo aprobetxatzeko eskubidea ez badira osorik edo zati batean ematen edo garatzen.
Zergadunak tasa edo prezio publikoaren zenbateko osoa ordaindu duen zerbitzu edo jardueretan, Cascanteko Udalak edo udal zerbitzuak kudeatzen dituzten erakunde pribatuek, ofizioz, eman edo garatu ez duen kopuru osoa edo zati proportzionala itzuliko dute.
Hileko edo hiruhilekoko ordainketa zatikatuen kasuan, baliatu gabeko denbora konpentsatzen ahalko da, hala badagokio, zerbitzuak eta jarduerak berriz hasten direnean egiten den hurrengo likidazioan.
Tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasen kasuan, zergadunak horren zenbateko osoa ordaindu badu, Udalak ofizioz itzuliko du tasa osoa edo alarma-egoeran ezarritako murrizketek ukitutako zati proportzionala, eta halakoetan ere egiten ahalko da konpentsazioa hurrengo ordainagirian, hala badagokio.
Likidatu gabekoen kasuan, sortzapen-data edozein dela ere, alarma-aldiari dagokion zatia murriztuz kalkulatuko da kuota, eta hainbanatu egin beharko da.
Toki entitatearekiko zorrak konpentsatuz ere egiten ahalko dira aurreko apartatuetan aipatutako itzulketak. ofizioz edo interesdunak eskatuta.
Tasen tarifa, agiriak egiteko
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Agiriei edo datuei buruzko ziurtagiriak | 1,15 euro |
Konpultsatzeak | 1,65 euro |
Lurzati zedulak ematea | 2,70 euro |
Lurzati zedulak ematea, jaberik gabekoak | 0,25 euro |
Lurzati planoa ematea | 0,25 euro |
Errolda-orria ematea | 0,25 euro |
Udaltzaingoaren txostena, alderdi batek eskaturik | 15,00 euro |
Hirigintza garapenik gabeko lurzoruari buruzko hirigintza txostena, alderdi batek eskaturik | 30,00 euro |
Hirigintza garapena duen lurzoruari buruzko hirigintza txostena, alderdi batek eskaturik | 150,00 euro |
Ezkontza zibilak egitea | 60,00 euro |
Tasen tarifa, jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzien espedienteak tramitatzeko
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Jarduera sailkaturako lizentzia ematea eta/edo erantzukizunpeko adierazpena egitea | 150,00 euro |
Irekitzeko lizentzia tramitatzea eta/edo erantzukizunpeko adierazpena egitea | 150,00 euro |
Tasen tarifa, estolderia zerbitzurako
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Estolderia zerbitzua* | 16,57 euro |
* Urtean, etxebizitza, saltoki, industria edo eraikin bakoitzeko, bizitegi, ustiategi, edo gozamen guneak aintzat harturik. |
Prezio publikoen tarifa, edateko uraren hornidura eta banaketa zerbitzurako
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Lotune eskubideak | 50,97 euro |
Gutxienekoa: 3 hilabete eta 15 m³ | 12,37 euro |
16 m³-tik 60 m³-ra bitarte | 1,05 euro/m³ |
61 m³-tik gora | 2,05 euro/m³ |
Industria eta abeltzaintza, kontsumitutako m³ bakoitzeko | 1,05 euro/m³ |
Tasen tarifa, obra-hondakindegian hondakinak botatzeko
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
0-3.500 kg bitarteko ibilgailuak (ibilgailu bakoitzeko) | 5,15 euro |
3.500-20.000 kg bitarteko ibilgailuak (ibilgailu bakoitzeko) | 15,45 euro |
Tasen tarifa, lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamenduak egiteko
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Salgaiz, obra-hondakinez, edukiontziz, garabiz eta hesiz okupatzea (m²/egun) | 0,58 euro |
Salgaiz, obra-hondakinez, edukiontziz, garabiz eta hesiz okupatzea (m²/hilabete) | 11,40 euro |
Mahaiak eta aulkiak: |
Foruen plaza eta Apezpikuaren plaza | 56,10 euro |
Gainerako kaleak | 40,63 euro |
Merkatu txikia (egunean): |
5 metro lineal bitarte | 8,10 euro |
5 ml-etik gora, ml bakoitzeko | 1,98 euro |
Tasen tarifa, pasabideak jartzeko
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Gau eta eguneko erreserba (metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean) | 18,10 euro |
Ordutegi mugatuko erreserba (metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean) | 12,92 euro |
Behin-behineko erreserba, obra edo jarduketa baterako | Proportzionalki, jarduketa aldiaren arabera; gutxienekoa 4,73 euro da |
Tasen tarifa, hilerria erabiltzeko
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Hobiratzea, nitxoan | 54,27 euro |
Hobiratzea, lurrean | 62,81 euro |
Nitxotik ateratzea | 54,25 euro |
Lurretik edo panteoitik ateratzea | 62,81 euro |
Udal beilatokia erabiltzea | 192,03 euro |
Prezio publikoen tarifa, 0-3 urteko Haur Hezkuntzako ikastetxerako 2/2019 Foru Agindua, ekainaren 24koa
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Eskolatzea lanaldi osoan | 198,00 euro hilean |
Eskolatzea lanaldi murriztuan | 186,00 euro hilean |
Eskolatzea lanaldi erdian | 142,00 euro hilean |
Jantokia | 95,00 euro hilean |
Murrizketak.
Oro har, lehenbiziko oinarrian ezarritako tarifak per capita errentaren arabera murriztuko dira. Honako taula hauetan jaso dira 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak:
a) Bi gurasoko familien kasuan. |
PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK | ESKOLATZEA | JANTOKIA | ESKOLATZEA + JANTOKIA |
Ordutegi mota | Ordutegi mota |
Zenbateko honetatik | Zenbateko hau arte | Osoa (7 ordu) | Murriztua (6 ordu) | Erdia (4 ordu) | Osoa (7 ordu) | Murriztua (6 ordu) | Erdia (4 ordu) |
15.000tik gora | 198 | 186 | 142 | 95 | 293 | 281 | 237 |
12.400,01 | 15.000 | 169 | 159 | 119 | 95 | 264 | 254 | 214 |
10.700,01 | 12.400 | 133 | 126 | 90 | 95 | 228 | 221 | 185 |
9.300,01 | 10.700 | 104 | 98 | 67 | 95 | 199 | 193 | 162 |
7.980,01 | 9.300 | 82 | 77 | 52 | 84 | 166 | 161 | 136 |
6.650,01 | 7.980 | 60 | 57 | 34 | 84 | 144 | 141 | 118 |
5,500,01 | 6.650 | 54 | 50 | 31 | 66 | 120 | 116 | 97 |
4.500,01 | 5.500 | 44 | 42 | 26 | 58 | 102 | 100 | 84 |
3.350,01 | 4.500 | 33 | 31 | 17 | 56 | 89 | 87 | 73 |
3.350 euro edo hortik behera | 20 | 19 | 12 | 52 | 72 | 71 | 64 |
b) Guraso bakarreko familien kasuan. |
PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK | ESKOLATZEA | JANTOKIA | ESKOLATZEA + JANTOKIA |
Ordutegi mota | Ordutegi mota |
Zenbateko honetatik | Zenbateko hau arte | Osoa (7 ordu) | Murriztua (6 ordu) | Erdia (4 ordu) | Osoa (7 ordu) | Murriztua (6 ordu) | Erdia (4 ordu) |
15.000tik gora | 179 | 174 | 107 | 84 | 263 | 258 | 191 |
12.400,01 | 15.000 | 152 | 150 | 91 | 84 | 236 | 234 | 175 |
10.700,01 | 12.400 | 120 | 118 | 72 | 84 | 204 | 202 | 156 |
9.300,01 | 10.700 | 94 | 92 | 56 | 84 | 178 | 176 | 140 |
7.980,01 | 9.300 | 74 | 73 | 44 | 66 | 140 | 139 | 110 |
6.650,01 | 7.980 | 54 | 54 | 33 | 66 | 120 | 120 | 99 |
5,500,01 | 6.650 | 48 | 47 | 29 | 52 | 100 | 99 | 81 |
4.500,01 | 5.500 | 43 | 40 | 24 | 42 | 85 | 82 | 66 |
3.350,01 | 4.500 | 31 | 29 | 15 | 32 | 63 | 61 | 47 |
3.350 euro edo hortik behera | 18 | 17 | 11 | 25 | 43 | 42 | 36 |
2. Ikastetxe berean –edo ikastetxe batean baino gehiagotan, baina udal beraren titulartasuna duten ikastetxeetan betiere– bi haur edo gehiago dituzten familiek %50eko deskontua izanen dute bigarrenari dagokion eskolatze tarifan. Hirugarren edo hurrengo seme edo alabarentzat ezarritako eskolatze tarifa izanen da bigarrenarentzat ezarritako bera.
Bi haurridek edo gehiagok jantokia erabiltzen dutenean, lehenbizikoak errentaren araberako tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa egokituko zaie.
–Gehieneko tarifa horiek 2019-2020 ikasturtean dute indarra, Nafarroako Gobernuak ezarriak baitira aldi horretarako. Irailean, Nafarroako Gobernuak 2020-2021 ikasturterako argitaratzen dituenak aplikatuko dira, Hezkuntzarekin egindako hitzarmenaren ondorioz.
Tasen tarifa, adinekoen jantokia erabiltzeko
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Eguneko tarifa orokorra | 4,50 euro |
Asteburuetako tarifa | 4,00 euro |
Tasen tarifa, familiari atseden emateko zerbitzua erabiltzeko
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Hileko tarifa | 35,00 euro |
Tasen tarifa, udal instalazioak erabiltzeko eta Udalaren materialak lagatzeko
LOKALAK ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO BAIMENA |
Gorria gelak | 35,00 euro |
Kultur Etxea | 40,00 euro |
Erretiratuen elkartea | 125,00 euro |
Avenida kultur etxea | 75,00 euro |
Eskolako kiroldegia | 100,00 euro |
Zezen-plaza | 200,00 euro |
Udalaren beste lokal eta instalazio batzuk | 40,00 euro |
LOKAL ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEA |
Gorria gelak (euro/ordu, gela bakoitzeko) | 7,50 euro |
Kultur Etxea | Erakusketa aretoa (euro/ordu) | 7,50 euro |
Hitzaldi aretoa (euro/ordu) | 7,50 euro |
Erretiratuen elkartea (euro/ordu) | 8,50 euro |
Udalaren beste lokal eta instalazio batzuk (euro/ordu) | 7,50 euro |
Avenida kultur etxea | Hitzaldi aretoa (euro/ordu) | 15,00 euro |
Erabilera anitzeko aretoa (euro/ordu) | 15,00 euro |
Auditoriuma (euro/saio) | Herriko arte-taldeek eta kolektiboek erabiltzea, sarrera kobratzen den ekitaldiak egiteko | 100,00 euro |
Herritik kanpoko arte-taldeek eta kolektiboek erabiltzea, sarrera kobratzen den ekitaldiak egiteko | 125,00 euro |
Norbanakoek, enpresek eta erakunde pribatuek edo gisakoek antolaturiko ekitaldiak | 125,00 euro |
IKUS-ENTZUNEZKO, ARGITERIAKO ETA SOINUKO MATERIALA ERABILTZEA |
Bideo-proiektagailu digitala eta zinema pantaila erabiltzea | 70,00 euro |
Soinu eta argiteria ekipamenduak erabiltzea | 80,00 euro |
Instalaziokoak ez diren soinu eta argiteria ekipamenduak erabiltzea, instalazioko berezko ekipamenduen desmuntaketa eta muntaketa eraginik | 150,00 euro |
Argi eta soinurako zerbitzu teknikoak, Udalak horretarako esleituriko langileek emanak | Zerbitzu teknikoak, lanaldi erdian (gutxienez ere 4 ordu) | 150,00 euro |
Zerbitzu teknikoak, lanaldi osoan (8 ordu bitarte) | 250,00 euro |
8 ordutik gora (euro/ordu) | 26,00 euro |
Kalteak estaltzeko eta garbiketarako fidantza: | Gutxienekoa: 200,00 euro Gehienekoa: 6.000,00 euro |
UDALAREN MATERIALAK ERABILTZEA |
Material mota | Alokatzeko prezioa | Ordezteko prezioa |
Erretxinazko mahaiak 1,80 × 0,80 | 4,00 euro | 50,00 euro |
Zurezko aulkiak | 2,00 euro | 21,00 euro |
Plastikozko aulkiak | 1,00 euro | 8,00 euro |
Zurezko taulak 2,00 × 1,00 | 2,00 euro | 20,00 euro |
Zurezko astoak | 1,00 euro | 8,00 euro |
Oholtzak | 2,00 × 1,00 neurriko moduluak, 4 hanka luzagarridunak | 5,00 euro | 275,00 euro |
Oholtzarako eskailerak | 5,00 euro | 270,00 euro |
Karpa | 10,00 euro | 75,00 euro |
Kalteak estaltzeko fidantza: 200,00 euro |
Prezio hori ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak eta lagapenak.
A) Cascanteko Udalak antolaturiko ekitaldiak.
B) Cascanteko elkarte, kolektibo eta taldeek antolaturiko ekitaldiak, baldin eta horiek behar bezala legeztatuta eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude eta jarduerak irabazi-asmorik gabekoak eta herriaren interesekoak badira.
C) Cascanteko entitateei unean uneko salbuespenak egiten ahalko zaizkie, ekitaldi motaren arabera, herriaren intereseko xedea badute, esaterako, kooperatibei, ureztatzaileen komunitateei, kofradiei edo gisakoei, baldin eta ez bada sarrerarik edo matrikularik kobratzen jarduera horietarako.
Tasen tarifa, Txiki, Mini, Maxi elkargunea, Cascante-K eta Gazte elkargunea erabiltzeko
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Txiki, Mini, Maxi eta Cascante-K elkarguneak |
Ikasturte osorako matrikula | 35,00 euro |
Noizean behin erabiltzeko kuota | 2,00 euro eguneko |
Gazte elkargunea |
Ikasturte osorako matrikula (familia unitatea) | 35,00 euro |
Noizean behin erabiltzeko kuota: egun arrunta | 1,50 euro eguneko |
Noizean behin erabiltzeko kuota: asteburua | 3,00 euro eguneko |
Prezio publikoen tarifa, Zentro Termoludikoa erabiltzeko |
ABONAMENDUAK | HASIERAKO SARRERA** | HILEAN | HIRUHILEKOAN | HASIERAKO SARRERA (urtea) | URTEAN*** |
FAMILIAKOA | Bikote ezkondua edo izatezko bikotea, eta haien 18 urtetik beherako seme-alabak | | 50,00 euro | 65,00 euro | 195,00 euro | 0,00 euro | 715,00 euro |
FAMILIAKOA, OSOKOA | * Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 50,00 euro | 100,00 euro | 300,00 euro | 0,00 euro | 1.100,00 euro |
BANAKAKOA | 16 - 64 bitarte | | 50,00 euro | 35,00 euro | 105,00 euro | 0,00 euro | 385,00 euro |
BANAKAKOA, OSOKOA | * Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 50,00 euro | 55,00 euro | 165,00 euro | 0,00 euro | 605,00 euro |
FAMILIA GURASOBAKARREKOA | Guraso bakarra eta haren 18 urtetik beherako seme-alabak. NAHITAEZKOA DA GURASO BAKARREKO FAMILIA-TXARTELA IZATEA | | 50,00 euro | 44,00 euro | 132,00 euro | 0,00 euro | 484,00 euro |
FAMILIA GURASOBAKARREKOA, OSOKOA | * Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 50,00 euro | 64,00 euro | 192,00 euro | 0,00 euro | 704,00 euro |
BESTE BATZUENTZAKOA | Dibertsitate funtzionala >%33, 65 urte > 700 euro, > 14 - 15 bitarteko gaztea, unibertsitate-ikaslea*** | | 50,00 euro | 25,00 euro | 75,00 euro | 0,00 euro | 275,00 euro |
BESTE BATZUENTZAKOA, OSOKOA | * Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 50,00 euro | 45,00 euro | 135,00 euro | 0,00 euro | 495,00 euro |
> 65 URTE, <700 | > 65 urte, < 700 euroko diru-sarrerak | | 50,00 euro | 21,00 euro | 63,00 euro | 0,00 euro | 231,00 euro |
> 65 URTE, <700, OSOKOA | * Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 50,00 euro | 41,00 euro | 123,00 euro | 0,00 euro | 451,00 euro |
*** Unibertsitate-ikaslea: Cascanten erroldaturik egon behar du, eta matrikula eta etxebizitza-kontratua aurkeztu. * Zerrenda librea, hileroko jarduera eskaintza. Sarrera librea. ** Hasierako sarrera, matrikula. *** Urtekoa, 11 hileko kuota + 1 dohainik. Ez du hasierako sarrera barne hartzen. |
IKASTAROEN ETA JARDUEREN TARIFAK
HAURRENTZAKO IKASTAROAK | FAMILIAKO ABONAMENDUA | ABONATU GABE | |
Bi egun astean |
Haurren igeriketa eskola | 20 euro hilean | 45 euro hilean | * Bigarren jardueran izena emanez gero, hirugarrena dohainik |
Haurrentzako jarduerak | 20 euro hilean | 45 euro hilean |
JARDUERA-ESKAINTZA LIBREA | FAMILIAKO ABONAMENDUA | ABONATU GABE | |
Ikasle gaztea (14 - 15 urte) | 20 euro hilean | 45 euro hilean | * Familiako abonamenduan dagoen heldu batek lagundurik |
Ikasle heldua (16 urtetik gora) | | 45 euro hilean | * Toki librerik badago soilik; abonatuek izanen dute lehentasuna |
Udako igerilekua
UDAKO IGERILEKUAREN ABONAMENDUA | UDA, KANPOAN** (ekaina, uztaila eta abuztua) | UDA, HILABETE BAT KANPOAN |
HAURRAK | 4 - 13 urte | 49,00 euro | 30,00 euro |
GAZTEAK | 14 - 15 urte | 55,00 euro | 35,00 euro |
HELDUAK | 18 - 64 urte | 65,00 euro | 40,00 euro |
ERRETIRATUAK | > 65 | 39,00 euro | 25,00 euro |
** Sarrera librea udako igerilekura soilik. |
EGUNEKO SARRERA | EGUNEKO SARRERA | SARRERA* | UDA, KANPOAN** |
HAURRAK | 4 - 13 urte | 8,00 euro | 6,00 euro |
GAZTEAK | 14 - 15 urte | 14,00 euro | 7,00 euro |
HELDUAK | 18 - 64 urte | 18,00 euro | 8,00 euro |
ERRETIRATUAK | > 65 | 14,00 euro | 7,00 euro |
* Sarrera librea Zentro Termoludikora, jarduera gidaturik gabe. ** Sarrera librea udako igerilekura soilik. |
FISIOTERAPIA / ENTRENAMENDU PERTSONALA | 1 ORDU | 45 MINUTU | 30 MINUTU |
Saioa | 1 | 39,00 euro | 29,25 euro | 19,50 euro |
5 saioko bonua (abonatuak) | 5 | 165,00 euro | | |
10 saioko bonua (abonatuak) | 10 | | | 165,00 euro |
Estetika eta masaje zerbitzuaren tarifak
AURPEGIKO TRATAMENDUAK | DENBORA | PREZIOA |
BABOR EXPRES | 60 | 35 euro |
KOLAGENOZKO GERUZAK | 90 | 65 euro |
CRASH ANPOILAK | 90 | 69 euro |
GORPUTZ TRATAMENDUAK | DENBORA | PSP |
KLEOPATRA-ESNEZ HIDRATATZEA | 90 | 70 euro |
TXOKOLATERAPIA | 90 | 70 euro |
ARDOTERAPIA | 90 | 70 euro |
BELAR SPA | 60 | 70 euro |
CASCANTUM OLIBA OLIOA | 90 | 70 euro |
NUTRITIBOA-BITAMINA ANITZEKOA | 90 | 70 euro |
BALIAR ERARA | 90 | 70 euro |
ZELULITISAREN AURKAKOAK | DENBORA | PSP |
ZELULITISAREN KONTRAKOA, TOKI ZEHATZETAN | 30 | 30 euro |
ZELULITISAREN KONTRAKOA, GORPUTZ OSOAN | 40 | 40 euro |
SPA AROUND THE WORLD | DENBORA | PSP |
SHITAO OF ASIA | 90 | 90 euro |
KHANYA OF AFRICA | 90 | 80 euro |
SHANDIVA OF INDIA | 90 | 80 euro |
MASAJEAK | DENBORA | PSP |
TAILANDARRA BANBUAREKIN | 40 | 45 euro |
ERLAXAZIOA OLIBA OLIOAREKIN | 40 | 45 euro |
WELLNESS DUO OLIBA, ARDOA EDO GEREZIA | 90 | 90 euro |
ZIRKULAZIO MASAJEA | 40 | 45 euro |
OINETAKO MASAJEA | 20 | 30 euro |
BUREZUR-AURPEGIETAKO MASAJEA | 25 | 30 euro |
ERLAXAZIOA, 25 MIN. | 25 | 30 euro |
ERLAXAZIOA, 40 MIN. | 40 | 30 euro |
ERLAXAZIOA, 60 MIN. | 60 | 50 euro |
MASAJE TRIBALA | 60 | 50 euro |
Zuzeneko eta zeharkako zergen tasak
KONTZEPTUA | 2020. URTEA |
Landa-lurraren gaineko kontribuzioa | %0,29 |
Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa | %0,29 |
Herri-lurretako aprobetxamenduaren kanona (katastro-balioaren gaineko %) | %0,29 |
Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Udalaren errekarguaren tarifak | Instrukzioa %40 |
Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Eguneratze koefizientea Karga-tasa | Gehienekoak %14,00 |
Eraik., inst. eta obren gaineko zerga Karga-tasa orokorra | %4,00 |
** Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergarako ezarritako araudian ezin izanen dira zerga-tasak bereizi, tasa bakarra izan beharko du. Era berean, ezin da hobaririk egin, eta salbuespenak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezartzen diren salbuespen subjektiboak izanen dira. |
Cascanteko Udalak behin betiko onetsi zuen Cascanteko hirigune historikoan eraikinak egin eta zaharberritzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. 2019ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23koan.
“Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak eta zenbatekoak” 5. oinarrian honela dio:
Dirulaguntzaren zenbatekoa obren gauzatze materialaren kostuaren %2aren parekoa izanen da.
Ez dira dirulaguntzaren xede izanen balio erantsiaren gaineko zerga, ez araubide bereziko antzeko zergak, ez tasak, prezio publikoak edo tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, eraikuntza, instalazio edo obrari lotuak, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina edo beste edozein kontzeptu ere, gauzatze materialaren kostuan sartzen ez badira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, administrazio bidean behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Cascanten, 2020ko ekainaren 8an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2005859