140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutako pertsonek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: Javier Fraile Alfaro. Jarduera: zerri gizendegia. Tokia: 23. poligonoko 370. lurzatia, Figarolen.

Halaber, Zarrakazteluko Udalaren egoitza elektronikoan (http://carcastillo.sedelectronica.es) egonen da interesdunen eskura.

Zarrakaztelun, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2005762