140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa puntual xehatua jarduera ekonomikoen eremuan (Kaskiturria). Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko ekainaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artaxoako Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketa puntualaren espedientea (Kaskiturria poligonoa), J. Javier Pascual Goñi arkitektoak sinatua 2020ko martxoan. Xedea da lurzatien erabilerak banatzea 2. fasean. Horrela, P-1 lurzatia, 2.364 m ²-koa eta planeamenduak balio anitzeko erabilera ematen diona, erabilera industrialekoa izan dadin, eta 2. lurzatiaren beste horrenbesteko azalera (lurzatiak 7.101 m² ditu), planeamenduak erabilera industriala ematen diona, balio anitzekoa izan dadin. Sustatzailea Navarra de Suelo y Vivienda SA da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko ekainaren 11n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2006041