140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketaren espedientea, Refresco Iberia SAUk sustatua.

Bete dadin Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoa (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0051-2020-000004

Instalazioa

Edari freskagarriak produzitzea

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2A / 2

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua

9.1.b) ii)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.4.b) ii)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

II. eranskina / 2. multzoa

Titularra

Refresco Iberia SAU

Tokia

Estación bidegurutzea, z.g. 7. poligonoa, 64. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 605.409,663 eta Y: 4.687.585,911

Udalerria

Martzilla

Proiektua

24 ordura handitzea egunero urte osoan aluminiozko laten lerroaren funtzionamendu araubidea

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Iruñean, 2020ko ekainaren 5ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2005620