140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

393/2020 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Paula González Rodríguez andrea sartzen duena Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien, teknikarien eta epaileen zerrendan.

Kirolaren Zuzendariordetzak txosten bat aurkeztu du, non adierazten baita otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen direla.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 30ean emandako 240/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako goi mailako kirolari bihurtzeko bete behar diren kirol betebehar teknikoak aldatu ziren, eta honako hauek arautu: Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izaeraren iraunaldia, Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak, kirol federazioen ziurtagiriaren eredua eta Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari edo epaile izateko norbanakoen eskabidearen eredua.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 29an emandako 393/2012 Ebazpenaren bidez, sortu zen Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordea, eta izendatu ziren batzorde horretako kideak; martxoaren 16ko 224/2016 Ebazpenaren bidez, berritu egin zen Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordea, eta batzordeko kideak aldatu ziren; martxoaren 20ko 185/2017 Ebazpenaren bidez, berriz berritu zen Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordea, eta batzordeko kideak aldatu ziren; eta urtarrilaren 16ko 31/2020 Ebazpenaren bidez, berriz berritu zen Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordea, eta batzordeko kideak aldatu ziren.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 7an emandako 101/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin-behineko zerrenda.

Otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren IV. kapituluan, 11. artikuluko 1. puntuan, zehazten da ezen, Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordeak, kirol merezimenduak eta merezimendu teknikoak aztertu ondoren, goi mailako kiroleko epaile, teknikari eta kirolarien zerrendarako proposamena igorriko diola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, eta horren gaineko txosten zehatz bat gehituko diola.

Hori horrela, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 23an emandako 262/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien, teknikarien eta epaileen behin betiko zerrenda.

Otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluak, berriz, ebazpen osagarriak ematen ahal direla ezartzen du, urteko ebazpen arrunta argitaratu ondoren kirol merezimenduak jaso dituzten kirolari, teknikari edo epaileek izaera hori lortu, eta foru dekretu honetan eta bere garapeneko araudian aurreikusitako onurak izan ditzaten.

Alde horretatik, Paula González Rodríguez andreak frogatu du betetzen dituela goi mailako kirolaritzat hartzeko baldintza orokorrak eta baldintza teknikoak. Horregatik, Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordeak proposatu du goi mailako kirolarien behin betiko zerrendan sartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Paula González Rodríguez andreari Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolariaren izaera ematea eta Nafarroako goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen urteko zerrendan sartzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta, honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Kirolaren Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 5ean.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2005622