2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
2019ko 7., 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena
2019ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an, 7., 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
7/2019 ALDAKETA
Kreditu berezia
Aldaketa:
6. kapitulua.–Zenbatekoa: 21.000,00 euro.
Finantzaketa:
8. kapitulua.–Zenbatekoa: 21.000,00 euro.
8/2019 ALDAKETA
Kreditu berezia
Aldaketa:
6. kapitulua.–Zenbatekoa: 20.000,00 euro.
Finantzaketa:
8. kapitulua.–Zenbatekoa: 20.000,00 euro.
9/2019 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Aldaketa:
2. kapitulua.–Zenbatekoa: 34.016,04 euro.
Finantzaketa:
4. kapitulua.–Zenbatekoa: -34.016,04 euro.
Kreditu berezia
Aldaketa:
2. kapitulua.–Zenbatekoa: 36.817,96 euro.
1. kapitulua.–Zenbatekoa: 9.337,26 euro.
Finantzaketa:
4. kapitulua.–Zenbatekoa: -20.481,67 euro.
1. kapitulua.–Zenbatekoa: -18.484,40 euro.
4. kapitulua.–Zenbatekoa: 7.189,15 euro.
Donezteben, 2019ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L1916774