139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, alarma-egoerak ukitutako Eguesibarko merkataritza eta enpresa ehunari aparteko laguntzak emateko deialdiarena

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoarekin, Eguesibarko Udalak deialdiaren laburpena argitara ematen du; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 509288, bai eta Udalaren webgunean ere.

–Oinarri hauen xedea.

Arauak ematea Eguesibarko establezimenduei laguntza ekonomikoa emateko, COVID-19ak sorturiko osasun-larrialdiari aurre egiteko alarma-egoerak haien jarduera ukitu duen kasuetan.

–Laguntzen onuradunak.

Laguntzen onuradun izateko, pertsona fisikoek edo juridikoek abian eduki beharko dute negozio edo jarduera ekonomiko bat alokatutako edo jabetza osoz eskuratutako lokal batean, eta honako baldintza hauek bete:

Lokalean gauzatzen den jarduera martxoaren 14a baino lehen hasi izana (jarduera industriala, komertziala nahiz zernahi motatako zerbitzu jarduera izaten ahalko da, baita profesionala ere).

Haien jarduera presentziala edo jendearentzako irekiera bertan behera geratu izana, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eta, halakoen kasuan, haren aldaketak eta luzapenak indarrean jartzean. (1. eta 2. eranskinak).

Dirulaguntzaren xedeko lokalak lanpostu bat izan behar du gutxienez.

Lokalak Eguesibarko udal-mugartearen barnean egon behar du, eta ibarreko jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda.

Lokalak bere jarduera aurrera eramateko beharrezko lizentzia eta baimen guztiak izan behar ditu hirigintzaren, osasunaren eta ingurumenaren alorretan.

Egiaztatu beharko da errenta edo hipoteka ordaindu izana dirulaguntza eskaerari dagokion aldian.

Lokalaren jabe direnek egunean izan beharko dituzte udal ordainarazpenak, alokatutako lokalaren titulartasunaren ondoriozkoak barne.

Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasoriko egoeretako batean ere; bereziki, egunean izatea Foru Ogasunarekiko tributu-betebeharrak.

–Aurkezteko epea: Eskabidea 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eskabide hori aurkeztuko da Udalaren Erregistro Orokorraren bidez edo erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.valledeegues.es/index.php/carpeta-ciudadana), 3. eranskineko ereduaren arabera.

Pertsona juridikoek erregistro elektronikoa erabili behar dute nahitaez.

Sarrigurenen, 2020ko ekainaren 5ean.–Zinegotzi ordezkaria, María Inmaculada Múgica Ustárroz.

Iragarkiaren kodea: L2005626