137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2020ko ekitaldirako

Ultzamako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen aldaketak honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetan: Agiriak egin eta tramitatzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Horiez gainera, finkatu zituen udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2020. urteko ekitaldirako. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22an, eta bertan alegazioak aurkeztu ditu Udal Gobernu Taldeak.

Ultzamako Udalak espedientea behin betiko onetsi zuen 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura berezian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, argitara ematen da behin betiko onetsitako testua.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

ZERGAK

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %3,5.

Ekonomia jarduerak: 1,1 indizea aplikatuko da gutxieneko kuoten gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak sortzapenaren unean, sortzealdiaren arabera kalkulatuak:

–0,63: 20 urte edo hortik gora.

–0,56: 19 urte.

–0,43: 18 urte.

–0,29: 17 urte.

–0,16: 16 urte.

–0,06: 5-15 urte.

–0,20: 4 urte.

–0,28: 3 urte.

–0,18: 2 urte.

–0,09: urtebete edo hortik behera.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %13koa, alegia.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

–Karga-tasa, 1. urterako: %0,12.

–Karga-tasa, 2. urterako: %0,60.

–Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1,20.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

1.–Ordenantza fiskala, agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:

1.–Agiriak.

a) Kopiak, fotokopiak eta eskanerrak, edozein udal agirirenak.

–DIN A-4 tamainako folio bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-3 tamainako folio bakoitzeko, koloreetan: 0,35 euro.

–DIN A-3 tamainako folio bakoitzeko: 0,15 euro.

–DIN A-3 tamainako folio bakoitzeko, koloreetan: 0,50 euro.

–DIN A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,20 euro.

–DIN A-3 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,30 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 4,00 euro.

b) Agiriak konpultsatzea.

–Konpultsa bakoitza: 1,20 euro.

–2 eta 20 arteko konpultsa, bakoitza: 0,65 euro.

–21 konpultsa baino gehiago, bakoitza: 0,55 euro.

c) Lurzatien zedulak, bakoitzeko: 1,20 euro.

d) Plastifikatzea.

–DIN A-4ko tamainako folio bakoitza: 0,55 euro.

e) Koadernatzea.

–DIN A-4ko tamainako folio bakoitza: 10 euro.

2.–Ziurtagiriak.

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,10 euro.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 15,00 euro.

3.–Arma txartelen tramitazioa.

–Arma-txartel 1: 5,20 euro.

4.–Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 9,80 euro.

5.–Ahalmenak askiestea.

–Askiespen bakoitza: 6,25 euro.

6.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantzak, ale bakoitza: 11,00 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 11,00 euro.

7.–Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 11,00 euro.

8.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea (Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik): Jasanaraziko da banku entitateak Udalari kobratutako gastua. Datu hori ezagutzen ez bada edo bakantzea ezinezkoa bada, 1,50 euro kobratuko dira helbideratutako ordainagiri bakoitzeko.

2.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena baimenak eman daitezen, ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako. Tarifen eranskina

Lehen epigrafea.

Jarduera-lizentzia eta jarduera-lizentziaren berrikuspena.

Jarduera sailkaturako lizentzia bakoitza: 624,00 euro.

Jarduera kaltegaberako lizentzia bakoitza: 208,00 euro.

Jarduera sailkaturako lizentziaren aldaketa ez-funtsezko bakoitza: 200,00 euro.

Bigarren epigrafea.

Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

Irekitzeko lizentzia bakoitza. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 250,00 euro gutxienez eta 720,00 euro gehienez.

Hirugarren epigrafea.

Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak egin ondotik, haiek egiaztatu behar direnean edo baimena behar dutenean jarduera handitu, berriz kalifikatu, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko.

A) Jarduera handitzeagatik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 260,00 euro gutxienez eta 748,8 euro gehienez.

B) Berriz kalifikatzeagatik edo sailkapena aldatzeagatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren arteko aldea ordainduko da, eta gutxienez 260,00 euro.

C) Titulartasuna aldatzeagatik eta negozioa laga edo eskualdatzeagatik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordainduko da; betiere, 260,00 euro gutxienez eta 748,80 euro gehienez. Salbuespena da eskabidea sei hilabeteko epean egitea aurreko titularrari Udalak lizentzia ematen dionetik hasita, orduan 260,00 euro ordainduko baitira.

Laugarren epigrafea.

Aurretik aipatu baimenen tasa guztiendako arauak:

–Erantzukizunpeko adierazpenaren prozedurari jarraitzen zaion kasuetan, aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa prozedura normalean ezarritakoaren%75 izanen da.

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa, araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada, interesdunen kargura izanen da.

–Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe ea azkenik gauzatzen den jarduera, irekitzea, titulartasun aldaketa etab.

–Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

3.–Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena. Tarifak

–Behean adierazitako prezio eta tarifen zenbatekoan Balio Erantsiaren Zerga sartzen da, berariaz kontrakoa adierazten den kasuetan izan ezik.

–Tarifa merkatzeko, minusbaliotasuna Udalean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (ziurtagiriak, txostenak...).

–Beherapenei dagokienez, familia unitateko lehen graduko kideei aplikatuko zaizkie, eta hori Udalean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (familia liburua eta bizikidetza agiria, antzinatasuna adierazten duena). Lehenbizi zaharrenak ordainduko du eta ondotik deskontua aplikatuko zaie familia-unitateko gainerako kideei.

–Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da erroldatua egotea, gutxienez 6 hilabete lehenagotik.

–Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da denboraldiaren bukaeran izango diren urteak.

1.–Instalazio guztiak erabiltzeko urteko abonamendua: 69,00 euro urtean.

–Deskontuak:

Familiako bigarren kideagatik: ehuneko 10.

Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: ehuneko 20.

2.–Udalak kudeatzen dituen igerileku estali gabeak.

a) Denboraldiko abonamendua (erroldatuak):

–4 urte artekoak, hori barne: doan.

–Haurrak (5 eta 16 urte artekoak): 33,40 euro.

–Helduak: 50,00 euro.

–Erretiratuak eta %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa dutenak: 22,20 euro.

Denboraldiko abonamendua (erroldatu gabeak):

–4 urte artekoak, hori barne: doan.

–Haurrak (5 eta 16 urte artekoak): 43,00 euro.

–Helduak: 64,80 euro.

–Erretiratuak eta %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa dutenak: 32,40 euro.

–Deskontuak:

–Familiako bigarren kideagatik: ehuneko 10.

–Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: ehuneko 20.

Era berean, deskontu horiek aplikatzen ahalko zaizkie Ultzamako udal igerilekuetako urteko abonamendua daukaten bazkideei.

b) Eguneko sarrerak (erroldatuak):

–4 urte artekoak, hori barne: doan.

–Haurrak (5 eta 16 urte artekoak).

  • Arrunta: 5,50 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 3,20 euro.

–Helduak:

  • Arrunta: 7,80 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 4,30 euro.

–Erretiratuak eta %33ko minusbaliotasuna* edo handiagoa dutenak:

  • Arrunta: 5,50 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 3,20 euro.

–Eguneko sarrerak (erroldatu gabeak):

–4 urte bitarte: doan.

–Haurrak (5 eta 16 urte artekoak).

  • Arrunta: 7,00 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 4,32 euro.

–Helduak:

  • Arrunta: 9,70 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 6,00 euro.

–Erretiratuak eta %33ko minusbaliotasuna* edo handiagoa dutenak:

  • Arrunta: 7,00 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 4,32 euro.

3.–Igeriketa ikastaroak.

Erroldatuak:

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (17 urtetik gora): 40,00 euro/pertsona/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (3 eta 16 urte artean): 35,00 euro/pertsona/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 25,00 euro/pertsona/ikastaroa.

Erroldatu gabeak:

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (17 urtetik gora): 60,50 euro/pertsona/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 eta 16 urte artean): 53,00 euro/pertsona/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 38,00 euro/pertsona/ikastaroa.

(*) Igeriketa ikastaroetan igerilekuetako denboraldiko abonamendua dutenek baizik ezin dute izena eman edo kirol instalazioetako bazkideek edo abonatu edo bazkide horien seme-alabek, 4 urte baino gutxiago badituzte.

4.–Futbol zelaia.

a) Ordu eta erdiko alokairua: 46,80 euro.

–50eko deskontua hurrengo ordu eta erdian alokatuz gero.

b) Ordu eta erdiko alokairua (lehiaketa): 20,80 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 20,80 euro.

5.–Pilotalekua.

Argiztapena (kostu bera erabiltzaile guztiendako): ordubete, 4 euro. Txanponekin dabil.

Berokuntza: erabiltzaileek nahi izanez gero, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Udalari, behar besteko aurrerapenarekin. Zerbitzu horren kostua 48 eurokoa izanen da orduko, eta 2. ordutik aurrera 45 euro orduko.

a) Abonatuak:

–Kantxa erabiltzea: 0,00 euro.

b) Abonatu gabeak:

–Kantxa erabiltzea: ordubete: 12,00 euro.

c) Profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduak:

–Kantxa erabiltzea: ordubete: 16,50 euro.

Oharra: 6 lagunetik aurrera, taldetzat hartuko da.

d) Kirola ez beste jarduerak eta ikuskizunak:

–Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 100,00 euro.

–Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 50,00 euro.

e) Ostatu-gauak:

–20 pertsona arteko taldeak: 80,00 euro/gaua.

–20 lagunetik gorako taldeak: 150,00 euro/gaua.

Ongintza arloko elkarteak edo irabazi asmorik gabekoak, udal interesekotzat jotzen direnak: 0,00 euro/gaua.

6.–Kiroldegia, taldeentzat.

–Abonatuak: instalazio guztietan abonatuta dauden gutxienez 4 pertsonak eskatzen badute: 0,00 euro.

–Alokairua, ordubete: 27,50 euro.

–Argiztapena: ordubete: 5,50 euro.

50eko deskontua, bigarren ordua alokatuz gero.

–Alokairua, ordubete, lehiaketa baterako izanez gero: 22,00 euro.

–Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 18,70 euro.

–Kirola ez beste jarduerak eta ikuskizunak:

a) Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 1.320,00 euro.

b) Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 330,00 euro.

c) Kirolez kanpoko erabilerengatik, ikuslerik gabe: 330,00 euro/eguna.

Oharra: 600,00 euroko bermea eskatuko da.

7.–Udal karpa alokatzeagatik:

• 740,00 euro (gehi dagokion BEZa), karparen %100 alokatzeagatik (karpa osoa).

• 670,00 euro (gehi dagokion BEZa) karparen %75 alokatzeagatik.

• 600,00 euro (gehi dagokion BEZa) karparen %50 alokatzeagatik.

Ohar orokorrak:

Entitate errentariak gutxienez ere lau lagunen ekarpena egin beharko du, bere kargura, karpa muntatu eta desmuntatzeko.

Karpa itzultzeko epea betetzen ez denean entitate errentariak behar adina langile ez ekartzeagatik hura kentzeko, 500,00 euroko tasa osagarria kobratuko da, udal bitartekoak erabili behar izateagatik.

Udalari karpa lagatzeko eskatzen zaionean, zehatz-mehatz adieraziko da zer egunetan erabiliko den.

Erabiltzeko eskaerak Udalean aurkeztuko dira, gutxienez ere erabili baino astebete lehenago; bestela, 30,00 euroko zigorra aplikatuko da eguneko.

4.–Ordenantza, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Eranskina

A) Pisaldi bakoitza:

–0 eta 10 tona arte: 1,00 euro.

–10 eta 20 tona arte: 1,60 euro.

–20 tonatik gora: 2,20 euro.

B) Urteko txartel magnetikoa erostea:

–Txartel 1 eta 4 txartel artean, bakoitza: 180,00 euro.

–5 txarteletik gora, bakoitza: 36,00 euro.

C) Txartelaren ale bikoiztua, jatorrizkoa hondatu edo galtzearen ondorioz emana: 36,00 euro.

–Adierazitako prezio eta tarifen zenbatekoan Balio Erantsiaren Zerga sartzen da.

5.–Ordenantza, Hirigintzako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena. Tarifen eranskina

I. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

1.1.–Lurzatiketarako lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 62,40 euro. Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe lurzatitzea gauzatzen den ala ez.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.2.–Bizitegietako eraikinak zaharberritzeko obra lizentziak: tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio honako karga-tasa hau: %0,50 eta gutxienez 30,00 euro. Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe obra gauzatzen den ala ez.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.3.–Obra lizentziak, eraitsi, eraiki, zaharberritu, instalazioak egin eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako: tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio honako karga-tasa hau: %0,50 eta gutxienez 30,00 euro.

Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe obra gauzatzen den ala ez.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.4.–Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 208 euro. Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe bizigarritasun zedula lortzen den ala ez.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.5.–Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 156,00 euro. Espedientea ebatzita, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe ea interesdunak eskatutako erabilera aldaketa gauzatzen duen ala ez.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

Ohar orokorra: Aipatu zenbatekoak, era berean, kobratuko dira erantzukizunpeko adierazpenaren prozedurari jarraitzen zaion kasuetan.

II. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei erantzutea.

–Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 52,00 euro.

–Txostenak egiteagatik: 20,80 euro.

III. epigrafea.

Hirigintzako Udal Plana eta Plan Partzialak aldatzeko espedienteak tramitatzeagatik: 100,00 euro.

Xehetasun-azterketen espedienteak, hirigintza hitzarmenak, birzatiketa proiektuak, urbanizazio proiektuak eta exekuzio unitateen aldaketak tramitatzeagatik: 80,00 euro.

Katastroan aldaketa egiteko espedientea tramitatzeagatik: 50,00 euro. Gainera, tramitazio hori katastroa berrikusteko urtero ezarritako datetatik kanpo egiten denean, interesdunaren/eskatzailearen kargura izanen dira katastroa kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den enpresak (TRACASA) egindako lanak/zerbitzu teknikoak.

Kasu horietan guztietan honako arau hauek aplikatuko dira:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarkien eta argitalpenen zenbatekoa interesdunen kargura izanen da, araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada.

–Espedientea behin betiko onetsi ondoren, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, interesdunak uko egiten dion kontuan hartu gabe.

–Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

6.–Arau fiskala, “Larraintzarko Benta” gizarte-etxeko aretoak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena

Arau orokorrak.

1. multzoa: Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparrutik kanpoko sindikatuek, elkarteek, entitateek edo taldeek antolatutako ekitaldiak edo jarduerak.

2. multzoa: Enpresa pribatuek edo antzekoek antolatutako ekitaldiak edo jarduerak.

3. multzoa: Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruko herritarrek beren izenean antolatutako ekitaldiak edo jarduerak, baldin eta erabiltzaileei edo bertaratzen direnei kobratzen bazaie eta/edo irabazi asmorik bada.

Ordaintzetik salbuesten diren kasuak:

a) Kultur, kirol edo bestelako jarduerak, bilerak edo ikastaroak, gizarte-etxea kudeatzen duten udalek edo udal horiek osatzen dituzten mankomunitateek eta udal horien barreneko kontzejuek antolatuak.

b) Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremuan edo esparruan eratuta dauden elkarteen eta taldeen jarduerak.

c) Aralar Musika Eskola.

d) Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruetako bizilagunendako ikastaroak edo jarduerak, baldin eta erabiltzaileei edo bertaratzen direnei kobratzen ez bazaie eta/edo irabazi asmorik ez bada.

e) Cederna-Garalur elkartea.

f) Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruetako bizilagunek antolatutako bilerak edo jarduerak, baldin eta irabazi asmorik ez bada edo kobratzen ez bada.

Tarifen eranskina.

A) Ekitaldi aretoa.

–Lagatzea, gehienez ere 4 ordurako.

  • 1. taldea: 70,00 euro.
  • 2. taldea: 100,00 euro.
  • 3. taldea:
  • 15,00 euro, 2 ordu bitarte.
  • 25,00 euro, 4 ordu bitarte.

–Lagatzea, 4 ordutik gora.

  • 1. taldea: 15,00 euro/ordua.
  • 2. taldea: 25,00 euro/ordua.
  • 3. taldea: 5,00 euro/ordua.

B) Aretoak.

–Lagatzea, gehienez ere 4 ordurako.

  • 1. taldea: 15,00 euro.
  • 2. taldea: 30,00 euro.
  • 3. taldea:
  • 10,00 euro, 2 ordu bitarte.
  • 15,00 euro, 4 ordu bitarte.

–Lagatzea, 4 ordutik gora.

  • 1. taldea: 3,00 euro/ordua.
  • 2. taldea: 7,00 euro/ordua.
  • 3. taldea: 3,00 euro/ordua.

C) Ikus-entzunezko materiala (musika-ekipamendua, proiektagailua, ordenagailua, mikrofonoa, pantaila).

Erabilitako elementu bakoitzeko, 24 ordurako: 10,00 euro.

Ordaintzetik salbuesten diren kasuak: Gizarte-etxea kudeatzen duten udalak edo udal horiek osatzen dituzten mankomunitateak eta udal horien barneko kontzejuak.

Irizpide berekin, tarifa hauek guztiak aplikatuko dira era berean, gainerako udal eraikinetan dauden beste areto edo toki batzuk alokatzen direnean.

Adierazitako prezio eta tarifen zenbatekoan Balio Erantsiaren Zerga sartzen da.

7.–Ultzamako Udalaren jabetzako herri-lurretako aprobetxamenduei buruzko ordenantzak

Etxerako egurraren aprobetxamendua:

–Egur epaitza bakoitzagatik, “jaso gabe” modalitatean: 40,00 euro.

–Egur epaitza bakoitzagatik, “banaturik” modalitatean: 42,50 euro/tona.

Udalak urtero zehaztuko ditu, Bando bidez, etxerako egurraren aprobetxamendu modalitateak urte horretarako.

Herri-larreetan bazkatzeagatik azienda mota bakoitzak ordaindu beharreko kanona (ordenantzaren 20. artikulua) honako parametro hauen arabera ezarriko da:

–1. multzoa: Goiko larreak edo irekiak:

  • Zaldi aziendako buru bakoitzeko: 10,00 euro urtean.
  • Behi aziendako buru bakoitzeko: 8,00 euro urtean.
  • Ardi aziendako buru bakoitzeko: 1,00 euro urtean.
  • Zaldi txikien aziendako (poniak) buru bakoitzeko: 2,00 euro urtean.
  • Erlauntz bakoitzeko: 0,50 euro urtean.

–2. multzoa: Hegoaldeko larreak edo itxiak:

  • Zaldi aziendako buru bakoitzeko: 15,00 euro urtean.
  • Behi aziendako buru bakoitzeko: 12,00 euro urtean.
  • Ardi aziendako buru bakoitzeko: 2,00 euro urtean.
  • Zaldi txikien aziendako (poniak) buru bakoitzeko: 4,00 euro urtean.
  • Erlauntz bakoitzeko: 0,50 euro urtean.

Adierazitako prezio eta tarifen zenbatekoan Balio Erantsiaren Zerga sartzen da, aplikatzekoa den araudi fiskalaren arabera nahitaezkoa den kasuetan.

8.–Udalaren ordenantza, zakur arriskutsuak eta bestelakoak edukitzea arautzen duena

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia lortzeko beharrezko dokumentazioa tramitatzeagatik: 12,00 euro.

Zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.

Iragarkiaren kodea: L2005307