135. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia interesdun direnei Mendigorriko “Julián María Espinal Olcoz” HLHIPan matrikulazioa D ereduan egitea ukatzearen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoetan.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Ainara Berdejo Rodrigo andreak, Yara Vidart Yoldi andreak, Maite Otazu Irurzun andreak, María Andión Fernández González andreak eta Esther Fernández González andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela beren seme-alabak Mendigorriko “Julián María Espinal Olcoz” HLHIPn D ereduan aurrematrikulatu gisa ez onartzearen kontra eta ikastetxe horretan eta hizkuntza eredu horretan matrikulazioa egitea ukatzearen kontra.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, prozedura horretan interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko ekainaren 15ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2006065