13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2020rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Castejongo Udalaren 2020ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Ez bada halakorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Castejonen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1916619