124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2020ko maiatzaren 22an egin osoko bilkura berezian, ikusirik kontu-hartzailearen txostena, hasiera batez onetsi zuen 2020rako behin betiko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe igarotzen bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Petilla Aragoin, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2005200