2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3/2020 zenbakidun aurrekontu-aldaketa (aparteko kreditua), Miranda Argako Udalean 2020ko ekitaldirako indarrean dagoen aurrekontu orokor eta bakarrekoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin, eta baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin ere.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzak joko da.
Miranda Argan, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.
Iragarkiaren kodea: L2005375