124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2-7/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hauek: 2-2020, 3-2020 eta 4-2020 zenbakidunak, kreditu bereziei buruzkoak baitira, eta 5-2020, 6-2020 eta 7-2020 zenbakidunak, kreditu transferentziei buruzkoak baitira.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan 15 egun baliodunean, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta, beharrezkoa bada, bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan, 202. artikuluarekin, eta 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatu zuen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

Arroitzen, 2020ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2005267