124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

13/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Ledeako alde zaharreko esparrua lehentasunez birgaitu beharreko eremu deklaratzen duena.

Ledeako Udalak eskatu du lehentasunez birgaitu beharreko eremu deklaratzeko alde zaharreko esparrua, Udal Plan Orokorrean zehazten dena.

Horretarako, alde zaharreko eraikuntza jarduketentzako laguntzak arautzen dituen ordenantza onetsi du.

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren bidez, bizitegien birgaitzea sustatzeko asmoa du herri horretako alde zaharrean, balio historiko eta artistiko aipagarriak baititu, eta tresna egokitzat jotzen du lehentasunez birgaitu beharreko eremu deklaratzea.

Hori horrela eta Pirinioak eta Zangoza aldeko Birgaitze Bulegoaren txostena ikusirik, aldekoa baita, betetzat jotzen dira irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 54. artikuluak arlo horren gainean eskatzen dituen betekizunak, eta, hortaz, bidezko da Ledeako alde zaharreko esparrua lehentasunez birgaitu beharreko eremu deklaratzea. Foru Dekretu horrek Nafarroan etxebizitzaren arloan babestekoak diren jarduketak arautzen ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ledeako alde zaharreko esparrua lehentasunez birgaitu beharreko eremu deklaratzea, irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak ezarritako ondorioetarako.

2. Foru agindu hau Ledeako Udalari, Etxebizitza Zerbitzuari eta Pirinioak eta Zangoza aldeko Bulegoari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bestetik, aditzera ematen da haren kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 5ean.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2005302