124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontu aldaketen 2020/6, 2020/7 eta 2020/8 espedienteak. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontua aldatzen duten 2020/6, 2020/7 eta 2020/8 espedienteak, kreditu bereziak baitira.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005390