124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Rocaforteko eskualdeko lurzatiak biltzeko erabakia onesten duena.

Rocaforteko eskualdeko lurzatien bilketan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, maiatzaren 26ko 459/2020 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzatiak biltzeko Erabakia onetsi duela, bat etorriz Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin. Lurzatien bilketa hori onura publikokoa dela deklaratu zen abenduaren 12ko 103/2018 Foru Dekretuaren bidez.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Rocaforteko Kontzejuaren lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, argitaratzen den egunean alarma egoerak bere horretan jarraitzen badu, hura bukatu eta hilabeteko epean.

Interesdunek aztertzen ahal dituzte erabakia osatzen duten agiriak. Dokumentuak hauek dira: memoria; jabeen zerrenda alfabetikoa; murrizketa koefizientearen eta masa komunaren kalkulua; jabeei dagozkien esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezko finken zerrenda; Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak ofizioz bidalitako egoera juridikoen eta kargen zerrenda; esleipenen fitxak; poligonoen planoak, 1:5000 eskalan eginak; poligonoen plano horiek berak irudi eta guzti; eta ingurumen balioen planoa, 1:12000 eskalan egina.

Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete lurzatien bilketan interesa dutenek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, argitaratzen den egunean alarma egoerak bere horretan jarraitzen badu, hura bukatu eta hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 3.a, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 29an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2005368