124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, “Polizien Oinarrizko Prestakuntza 2019” ikastaroaren amaierako kalifikazioen aurkakoa, kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenaren aurkakoa, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioen izendapenaren aurkakoa, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostua betetzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 941/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen), gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute 72824786R eta 44639944A NAN zenbakiak dituzten pertsonek, “Polizien Oinarrizko Prestakuntza 2019” ikastaroaren amaierako kalifikazioen aurka, kalifikazio epaimahaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari egindako izendapen proposamenaren aurka, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 3480/2019 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostua betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek, aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoen kopia bidal dakien eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2005387