122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

113E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Etxarri Aranazko udal-mugartean bistakoak ez diren adreiluak eta zurezko pelletak egiteko dagoen instalazioaren aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularrak Cerámica Utzubar SA eta Gesbrick SL dira.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak ekainaren 16ko 925/2010 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 334E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratu zena.

2018ko uztailaren 25ean, titularrak instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi zuen, biomasaren lehortegi berri bat ezarri nahi baitzuen, eta mahats haziaren irina erregai gisa erabili biomasaren lehortegian. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak 2018ko abuztuaren 1ean emandako irizpenaren arabera, aldaketa hori “ez funtsezkoa” da, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Horregatik, ez da beharrezkoa ingurumen baimen integratu berria ematea. Baina aldaketa “nabarmena” ere badela zioen irizpenak, aldaketa handiak ekartzen baititu instalazioaren funtzionamendu baldintzetan. Hortaz, aldaketak jaso behar dira egun duen ingurumen baimen integratuan, eta hori aldatu.

2019ko azaroaren 25ean, titularrak eskatu zuen ingurumen baimen integratua aldatzeko, zegokion proiektua gauzatzeko: biomasaren lehortegia ordeztea energiaren kontsumo eta potentzia instalatu txikiagoa dauzkan eta atmosferara partikula gutxiago isurtzen dituen beste batekin; eskatu zuen, orobat, ingurumen baimen integratuko III. eranskineko hondakin kudeatuen zerrendan sartzeko mahats haziaren irinaren hondakina, mahats haziaren olioa lortzeko prozesuan sortzen dena (LER kodea: 020303). Hondakin horren kudeaketa eskatu zen erregai gisa erabiltzeko, biomasatzat hartuta, biomasaren lehortegian.

Mahats haziko olioa lortzeko prozesuan sortzen den mahats haziaren irina biomasatzat harten da, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 2.2.b) artikuluan jasotzen den definizioaren arabera (errege dekretu horren bidez, Industriako isurpenen erregelamendua onartu zen, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzekoa); hortaz, 815/2013 Errege Dekretuaren 26. artikuluarekin bat, errege dekretu horren IV. kapituluak ez du ukitzen (Hondakinen errausketaren eta koerrausketaren instalazioetarako xedapen bereziak).

Espedientea tramitatu da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriarekin bat, espediente hau bideratu eta tramitatu da epeen etendura aplikatu gabe, interesdunari kalte larririk ez eragiteko, hark berariaz agertu baitu 2020ko apirilaren 8an horrekin ados dagoela.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Etxarri Aranazko udal-mugartean bistakoak ez diren adreiluak eta zurezko pelletak egiteko dagoen instalazioaren aldaketa nabarmena baimentzea, mahats haziaren irina erabiltzen duen biomasaren lehortegi berriaren proiektua gauzatzeko. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak ingurumen baimen integratuaren administrazio espedienteetan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte, eta, betiere, ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak. Instalazioaren titularrak Cerámica Utzubar SA eta Gesbrick SL dira.

Bigarrena.–Aldaketa funtzionamenduan hasi baino lehen, titularrak abian jartzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Hirugarrena.–Titularrak proiektua gauzatu dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duen egunetik hasiko dira aplikatzen ebazpen honetan ezarritako baldintzak, eta, zeinahi kasutan, aldaketa abian jartzen den unetik. Bien bitartean, indarrean dagoen ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aplikatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina-neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotakoak (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia), ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta subsidiarioki, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunean hasiko dira kontatzen. Alarma egoera martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratu zuen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Cerámica Utzubar SA eta Gesbrick SL enpresei eta Etxarri Arantzako Udalari, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 26an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren webgunean, helbide honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

ERANSKINA

Aldaketak ingurumen baimen integratuaren eranskinetan

1. Mahats haziaren irina, mahats haziaren olioa lortzeko prozesuan sortzen dena (LER 020303), 3.1 apartatuko paragrafoan sartzen da (Hondakinak kudeatzeko baldintza orokorrak), II. eranskinean (biomasari buruzkoa), urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 2.2.b) artikuluaren definizioarekin bat.

2. Ingurumen baimen integratuaren III. eranskineko hondakin kudeatuen taulan sartzen da hondakin hau:

INSTALAZIOAN BAIMENDUTAKO KUDEAKETA ETA PROZESUA

HONDAKINAREN DESKRIPZIOA

LER HONDAKINA (1)

BUKAERAKO KUDEAKETA BAIMENDUA (3)

Balorizazio energetikoa

(R1)

Mahats haziaren irina

020303

R1

Iragarkiaren kodea: F2005270