122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

477/2020 EBAZPENA, 2020ko martxoaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, 392/2020 Ebazpenean antzemandako akatsak zuzentzen dituena. Haren bidez, 2018-2019 ikasturteko aparteko sarien deialdia egin zen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 2020ko otsailaren 20ko 392/2020 Ebazpenaren bidez, 2018-2019 ikasturteko aparteko sarien deialdia egin zuen.

Aipatu deialdiak Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen graduko eta unibertsitate masterreko ikasketa ofizialetako aparteko sarien arautegia du oinarri (Gobernu Kontseiluak onetsia 2019ko urriaren 15eko bileran).

Eman beharreko sarien kopuruaren kalkuluan akatsak badirela oharturik, bidezkoa da haiek zuzentzea eta aditzera ematea zein den sarien kopuru zehatza titulazio bakoitzean. Ebazpen honen I. eranskinean ageri da hori.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluari jarraikiz, “Herri Administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak”.

Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko buruaren txostena eta ebazpen-proposamena ikusirik, Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordearen oniritziarekin.

Aurrekontuan horretarako dirua badela kontuan harturik.

Kontu-hartzailetzak aldeko fiskalizazioa eginda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea 2018-2019 ikasturteko ikasketen bukaerako espediente hoberenentzako aparteko sarien deialdia onetsi zuen 392/2020 Ebazpenean antzemandako akatsa, eman beharreko sarien kopurua alegia, eta titulazio bakoitzeko sari kopurua zehaztea, ebazpen honen I. eranskinean ageri den bezala.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 6an. Ramón Gonzalo García. Errektorea.

ERANSKINA, 2020KO MARTXOAREN 6KO 477/2020 EBAZPENARENA, 392/2020 EBAZPENEAN ANTZEMANDAKO AKATSAK ZUZENTZEN DITUENA. HAREN BIDEZ, 2018-2019 IKASTURTEKO APARTEKO SARIEN DEIALDIA EGIN ZEN

Titulazio bakoitzean eman beharreko gehieneko sari kopurua honako taulan ageri da:

PLANA

SARIAK

Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan

1

Gradua Ekonomian

1

Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan

1

Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan

4

Gradua Erizaintzan

2

Gradua Fisioterapian

1

Gradua Gizarte Lanean

1

Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan

2

Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan

2

Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan

1

Gradua Ingeniaritza Informatikoan

1

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

1

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan

1

Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

3

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

1

Gradua Soziologia Aplikatuan

1

Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan

1

Gradua Zuzenbidean

2

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean

1

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan

2

Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan

1

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Informazio Geografikoko Sistemetan eta Teledetekzioan

1

Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)

1

Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan

1

Unibertsitate Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Nekazaritza Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologian eta Kalitatean

1

Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan

1

GUZTIRA

39

Iragarkiaren kodea: F2005561