122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Zizur Nagusia

Laburpena, Dirulaguntzen deialdi publikoarena, norgehiagoko araubidean, Nafarroan, desgaitasunaren esparruan, gizarte-ekintzaren arloko proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteendako

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da, zeinaren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daitekeen (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 507920.

Lehenengoa.–Onuradunak:

Honako talde, erakunde, kolektibo eta elkarte hauek izan daitezke onuradun:

–Ez badute irabazi-asmorik.

–Prebentzioko, laguntzako, aisialdiko eta denbora libreko eta gizarteratzeko jarduerak egitea.

–Udalerrian bertan jarduerak egiten dituztenak, edo Iruñean edo eskualdean lan egiten dutenak, eta Zizur Nagusiko bizilagunak beren jardueretan sartzen dituztenak.

–Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan, Estatuko Erlijio Erakundeen Erregistroan edo Zizur Nagusiko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea. Baldintza hori betetzen ez badute, epe bat izanen dute erregistroa formalizatzeko, eta aldeko akordioa izanez gero, laguntzak jasotzeko aukera izanen dute.

–Proiektuen bideragarritasuna bermatuko duten egitura eta esperientzia izatea.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debeku-kausaren batean sartuta ez egotea.

Bigarrena.–Xedea:

Gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea, eta desgaitasunen bat duten pertsonen gizarte-ongizateko maila handiagoak lortzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoko araubidean, Nafarroako gizarte-ekintzaren arloan, desgaitasunaren eremuan, proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteendako.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

8.600 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau laburpen gisa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Zizur Nagusia, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2005308