122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Urraulbeitiko Udalak 2020ko maiatzaren 21ean hasiera batez onetsi zuela 2020ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik inork aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Urraulbeitin, 2020ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2005174