122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udalaren eta Musika Eskolako Udal Patronatuaren plantilla organikoa 2020ko ekitaldirako. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Udalaren eta Noaingo “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa. Hori guztia, betez abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoa (dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraituz, aldaketa hau hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2005349