122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2020ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Miranda Argako Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Bete beharrez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua eta aplikatzekoak diren eta haiekin bat datozen xedapenak, onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsiko da, eta aldatutako ordenantzaren behin betiko onespena argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Miranda Argan, 2020ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2005021