122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Elizagorriko Udalak, 2020ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKIA:

“(...) ERABAKITZEN DA:

1. Udalkideek osoko bilkuretara joateagatik 300 euro jasoko dituzte bilkura bakoitzeko. Kide bakoitzak urtean gehienez ere 1.800,00 euro jasoko ditu.

2. Alkateari 470,00 euro ordainduko zaizkio hilero.

3. Udalkideei karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordaintzea; Osoko Bilkurak banan-banan aztertu eta onetsiko ditu.

4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluan xedatuari jarraituz, erabaki honek atzerako indarra izanen du, 2019ko uztailaren 1etik aurrera.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2005055