122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko Lizarrako elkarte eta entitateentzako 2020ko dirulaguntzena

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN identifikazioa: 502546.

–Xedea: Lizarrako Udalak Lizarrako emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuei 2020. urtean emanen dizkien dirulaguntza batzuk arautzea, hain zuzen ere emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren helburua betetzen laguntzen duten jarduerak eta programak egitekoak.

Dirulaguntza honen xedea da bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, bai eta emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa ere, emakume guztiek haien herritar eskubideak osotara baliatzea erraztuz.

–Dirulaguntzaren zenbatekoa: 6.250 euro.

–Eskaerak aurkezteko lehen eguna: laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuna.

–Eskaerak aurkezteko epearen bukaera: hilabetekoa, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2020ko apirilaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2005020