2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2020ko maiatzaren 27an, asteazkenarekin, egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1/2020 aldaketa. (Kreditu bereziak Aldesa kasuaren epaia ordaintzeko, eta Berriozarko egoera sozioekonomikoa berpizteko planaren idazketarako).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Berriozarren, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L2005316