122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, 2020rako plantilla organikoan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2020ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2005347