121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Elizagorriko Udalak, 2020ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKIA:

1. Udalkideek osoko bilkuretara joateagatik 300 euro jasoko dituzte bilkura bakoitzeko. Kide bakoitzak urtean gehienez ere 1.800,00 euro jasoko ditu.

2. Alkateari 470,00 euro ordainduko zaizkio hilero.

3. Udalkideei karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordainduko zaizkie; Osoko Bilkurak banan-banan aztertu eta onetsiko ditu.

4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau atzeraeraginez aplikatuko da, eta 2019ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2020ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2005230