121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete daitezen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua (dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua) eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearena, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Jorge Bañales Echarri. Jarduera: zerrien gizendegia, 2.496 bururendako. Tokia: 7. poligonoa, 420. eta 421. lurzatiak.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2020ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2005228