12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2019ko abenduaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Martzillako Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2020. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da Kontu Orokorra.

Martzillan, 2019ko abenduaren 31n.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2000078